2009-2010. Nesken Paleta Eskolak eta emakumeentzako paleta ikastaroak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-10-28 13:15

Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan duela hiru aste jarri ziren abian Gipuzkoan zeharreko Nesken Paleta Eskolak. Datorren astetik aurrera, berriz, emakumeentzako paleta ikastaroei ekingo diegu. Hona hemen bakoitzaren ezaugarriak eta ordutegi zein herrien inguruko xehetasunak.

 

Nesken Paleta Eskolak

 

Ezaugarriak:

 

-         10-16 urte bitarteko neskentzat

-         Saioak: astean behin

-         Urritik ekainera

-         Kuota: 90€ / ikastaroa

-         Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatutako teknikaria

 

Herria, ordua eta pilotalekua:

 

-         Ibarra-Tolosa: astelehenetan, 17:15-18:45 (Belabieta).

-         Azpeitia: astelehenetan, 17:15-20:00 (Betharram).

-         Ataun: asteazkenetan, 16:00-18:00 (Auzoeta).

-         Zarautz: asteazkenetan, 17:00-20:00 (Zinema).

-         Irura: asteazkenetan, 18:45-20:00 (Udal pilotalekua).

-         Aia: ostiraletan, 17:30-19:00 (Udal pilotalekua).

 

Emakumeentzako paleta ikastaroak

 

 Ezaugarriak:

 

-         18 urtetik gorako emakumeentzat

-         Saioak: astean behin

-         Azarotik ekainera

-         Kuota: 105€ / ikastaroa + asegurua

-         Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatutako teknikaria

 

Herria, ordua eta pilotalekua:

 

-        Hernani: astelehenetan, 9:30-11:00, asteartetan 15:00-16:30 eta ostegunetan 14:15-16:15 (Udal pilotalekua).

-        Ibarra: astelehenetan, 18:45-20:15 (Belabieta).

-     Tolosa: asteartetan, 9:00-10:30 (Beotibar).

-        Donostia: astelehenetan, 17:00-18:00 (Atano III), 19:00-20:00 (Karmelo Balda) eta asteazkenetan, 10:00-11:30 (Atano III).

-        Zarautz: asteartetan, 9:30-11:00 eta ostiraletan 14:30-16:00 (Aritzbatalde).

-        Getaria: asteazkenetan, 21:00-22:15 (Udal pilotalekua)

-        Lezo: ostegunetan, 11:00-12:30 (Udal pilotalekua).

 

 

Tolosan, izenematea zabalik azaroaren 6ra arte

 

Ibarrakoaz gain, Tolosan ere jarriko du martxan ikastaroa Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Saioak Beotibar pilotalekuan izango dira, asteartetan, goizeko 9etatik 10:30era. Izena eman nahi duenik bada 696395211 telefono zenbakira dei dezake azaroaren 6ra arte. Ikasturtea datorren asteartean, azaroaren 3an, hasiko da.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero eskura dituzue hiru bide hauek: emakumeapilotari@yahoo.com e-posta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943471463) eta www.blogak.com/emakumeapilotari bloga.


Utzi iruzkina: