2009-2010 denboraldiko Nesken Paleta Eskolak eta emakumeentzako paleta ikastaroak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-10-08 13:23

Denboraldi berria irailean hasi zen, eta baita gure Emakumea Pilotari proiektuaren inguruko antolaketa eta kudeaketa aldia ere. Telefonoz, posta elektronikoz, bileretan, eta beste era askotara frontoiak, ordutegiak, taldeen antolaketa modua eta abarrak lotu ostean dagoeneko martxan edo irteera puntuan ditugu 2009-2010erako nesken paleta eskolak eta emakumeentzako paleta ikastaroak.

 

Nesken Paleta Eskolak

 

  

 

Ezaugarriak:

 

-         10-16 urte bitarteko neskentzat

-         Saioak: astean behin

-         Urritik ekainera

-         Kuota: 90€ / ikastaroa

-         Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatutako teknikaria

 

Herria, ordua eta pilotalekua:

 

-         Ibarra-Tolosa: astelehenetan, 17:15-18:45 (Belabieta).

-         Azpeitia: astelehenetan, 17:15-20:00 (Betharram).

-         Ataun: asteazkenetan, 16:00-18:00 (Auzoeta).

-         Zarautz: asteazkenetan, 17:00-20:00 (Zinema).

-         Irura: asteazkenetan, 18:45-20:00 (Udal pilotalekua).

-         Aia: ostiraletan, 17:30-19:00 (Udal pilotalekua).

 

Emakumeentzako paleta ikastaroak

 

 

 

Ezaugarriak:

 

-         18 urtetik gorako emakumeentzat

-         Saioak: astean behin

-         Azarotik ekainera

-         Kuota: 105€ / ikastaroa + asegurua

-         Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatutako teknikaria

 

Herria, ordua eta pilotalekua:

 

-         Hernani: astelehenetan, 9:30-11:00, asteartetan 15:00-16:30 eta ostegunetan 14:15-16:15 (Udal pilotalekua).

-         Ibarra-Tolosa: astelehenetan, 18:45-20:15 (Belabieta).

-         Donostia: astelehenetan, 17:00-18:00 (Atano III), 19:00-20:00 (Karmelo Balda) eta asteazkenetan, 10:00-11:30 (Atano III).

-         Zarautz: asteartetan, 9:30-11:00 eta asteartetan 13:00-14:30, 14:30-16:00 edo asteazkenetan 14:30-16:00, eskaeraren arabera (Aritzbatalde).

-         Getaria: asteazkenetan, 21:00-22:15 (Udal pilotalekua)

-         Lezo: ostegunetan, 9:30-11:00 edo 11:00-12:30, eskaeraren arabera (Udal pilotalekua).

 

Informazio gehiago nahi izanez gero eskura dituzue hiru bide hauek: emakumeapilotari@yahoo.com e-posta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943471463) eta www.blogak.com/emakumeapilotari bloga.


Utzi iruzkina: