Hirugarren urtez Berbaizuk antolatu du patinaje ikastaroa euskaraz. Aurten 8 lagun ditugu astelehenero ordu bat sartuz. Batzuk pasadan urtean ikasitakoa berriro ere praktikan jartzen eta beste batzuk zerotik ikasten, elkarren artean lagunduz!    Printzipioz otsailararte emango dute ikastaroa egiten eta gero ikusiko da jarraitzeko gogoak ote dituzten edo nahikoa izan den!    Nahi duenak izena eman dezake ikastaroan parte hartzeko, jarri gurekin kontaktuan eta patinatzera!!!                ...




Bukatu da aurtengo patinatzaileen ikastaroa! Oso gustora ibili dira, batez ere azkenengo egun eguzkitsuetan.Euskalduna zubi azpian dagoen pistara heldu, euren patinak jantzi eta leku batetik bestera patinatzen hasten dira berotzeko. Ondoren, irakaslearen azalpenei jarraitu eta ordubetez gogotsu ibiltzen dira gure neskak!Zero mailan hasi ziren urrian,  hobekuntza maila egitea erabaki zuten martxotik aurrera, eta hurrengo ikasturtean jarraitzeko asmoa dute!Jakin ere, lehen aldiz probatu nahi duzuenentzako aukera izango duzuela irailean, zero mailan hasteko taldea sortuz gero.1,2,3... pat...


Aurten ere martxan jarri dugu patinaje ikastaroa. Astelehenero euskalduna zubipean elkartu eta hantxe ibiltzen dira ZonaVerdeko irakaslearekin batera ariketa anitzak egiten.ikusi argazkiak HEMENJendea pozik  zegoen astelehenean hasitako ikastaroarekin, zero maila; eta pasadan urteko arrakasta ikusirik, aurten ere martxan jartzea ideia ona iruditu zaigu. Zortzi lagun apuntatu dira, baina lekua oraindik badago, beraz, baten bat animatzekotan jarri kontaktuan Berbaizurekin:berbaizu@euskalnet.net - 94 447 10 42 Zero maila, patinaje ikastaro ordutegia: Astelehenero 6.30etatik 7.30ak ar...


Hemen aukera paregabea! Zero mailatik patinaje ikastaroa eskeintzen dugu irakasle eta guzti. Orain arte 7 pertsona interesatuta daude eta 12ko taldea sortuz gero urrian hasiko ginateke!Hobekuntza maila ere egitea posible da.*jarduera ordaindu beharko daEman izena berbaizu@euskalnet.net edodeitu 94 447 10 42


Urrian hasi genuen patinaje ikastaroa bukatu dugu. Baina gehiago nahi dugunez luzapen bat antolatzea baino zer hoberik. Hortaz bigarren ikastaro bat egingo dugu, hobekuntza maila edo deituko duguna eta astero ordubetez izango dena. Jadanik 6 pertsona daude izena emanda, eta 12 da topea, beraz arin ibili leku askorik ez da eta.   Noiz: astelehenero 7,30tan Non: Euskaldunako zubi azpian Nork: Zona Verde patinaje elkarteak emana Zenbat: 50 euro Iraupena: 3 hilabete Izena emateko: azken eguna otsailak 6   Leku nahikorik ez bada, lehentasuna lehen ikastaroan parte hartu dutenek eta b...


Patinaje ikastaroak arrakastaz ekin dio bere bideari eta 10 lagunek hasi dute abendura arteko ikastaroa. Dena den beste bi lagunentzako lekua oraindik badago. Interesaturik badago gurera deitu besterik du. Gure erreportari grafikoek ekarritako argazki batzuk hementxe. Bertan ikasleak Zona Verde Patinaje elkartearen irakasleari adi-adi.