Orain hilabete batzuk argiataratu zuen Zea Mays talde bilbotarrak "Era" lana. Diska bikaina izan genuen (beti egiten duten bezala) eta kantu eder bat baina gehiago aurkitu ditzakegu bertan. Baliabide elektronikoak erabiltzen hasi dira gainera dagoenenko seigarren lana duten honetan eta jauzi horretan, Split 77 taldekoek emandako laguntzak emaitza zirraragarriak eman ditu. Hala ere, ez nator gaurkoan diskaz hitz egitea atzo bertan aurkeztu zuten “Negua joan da ta” lehen singelaren bideoklipaz baizik. Lankide batek galdetu dit gaur goizean ea ikusi dudan, eitb.com-en jarri zutela e...


III.- COLDPLAY IV.- ZEA MAYS


Orain arte, Nazioarteko taldeez aritu gara Like A Rolling Stone saioan; estatubatuarrak, eskandinabiarrak eta ingelesak. Egia esan, gure saioan entzuten dugun musika gehiena inguru hauetatik etorri ohi da baina bada beste lurralde bat musika asko eta oso ona eskaintzen diguna. Nola ez, Euskal herriaz ari gara. Zaila egin zaigu Euskal Herriko talde bat aukeratu beharra izatea talde euskaldun batek protagonizatuko duen lehen tarte honetarako baina azkenean, faktore ezberdinak kontuaz izan ondoren, Bilbo aldera joateko erabakia hartu dugu. Gaurkoan, Like A Rolling Stone tartean, Zea Mays 1....


Joan zen larunbatean Bonberenean izan ginen aspaldiko partez eta nola ez, Zea Mays ikusteko izan zen (5 aldiz izan naiz Bonberon eta hiru Zea Mays ikusteko izan dira). Talde bizkaitarra bere azken diska den Morphina aurkezten dabil Euskal Herrian barna eta aurrekoetan bezalaxe, ezin genuen horrelako zita batera hutsik egin.Joan aurretik behar den bezala afaldu genuen eta  orujo kopa amaitzen ari zela, kontzertura joateko gogoak zalantzan jartzen hasiak ziren (nire pekatu kapitala nagikeria da...). Hala ere, eskerrak norbaitek iniziatiba pixka bat izan eta Tolosora bidean jarri ginen; e...


25-28. Estu xamar bukatu da azkenean gure lagunaren partida. Bazirudien Elgoibarrek Urolari izugarrizko egurra eman behar ziona baina azken minutuetan gehiegi gerturatu zaizkie, emozioa izan du amaieran behinipein. Joan gara eta laguna gustora utzi dugu behintzat. Niretazt nahiko kirol da egun baterako, bihar ziuraski agujetak eta guzti izango ditut. Gogorra da kirola egitea… eta ikuste ere bai. Gaur gauean kontzertuak daude Bonberenean. Sarritan joan izan gara baina beti bi taldeko kontzertuetara, gaueko ordubatetarako herrira itzulia zauden horietakoetara alegia. Gaur ordea, hiru kontzert...