Gabonetako opariei buruz pentsatzen ari bazarete, gomendio bat. Euskarazko liburu bat: “Gasteizko hondartzak”. Xabier Montoia. (Susa, 1997) “Ikatza bezain beltz”(ipuin hau “Gasteizko hondartzak” liburuan irakur daiteke)Ipuin hau Xabier Montoiak idatzia da. Gasteizko idazle honek Gasteizen gerra garaian gertatu zen gertaera bat erabili du istorio hau sortzeko (1937. urtean izan zen, hegazkin bat Plaza Berrian erori zen). Nerabe homosexual baten istorio hunkigarria eta interesgarria da. Gaur egun oraindik sexu bereko pertsonen arteko harremana kontatzea zaila bada, imajina ezazue nolakoa iza...