2006an ezagutu genuen hirukote australiar hau. Erabat txundituta utzi zuten mundu guztia taldearen izen berbera zuen lehen diskarekin. Urte hartan Gasteizko Azkena Rock jaialdian izan zirenek, burmuinean grabatuta ekarri zuten taldearen izena eta beraiei esker, beste guztiok ere hemendik urte batzuetara kulto diska bat izango den hura ezagutzeko aukera izan genuen. Aurrekoan aipatzen nuen badirela diska batzuk entzun eta entzun  egon zaitezkeena, egunak, asteak eta baita hilabeteak ere. Horixe izan zen Wolfmotherrek nigan sortu zuen erantzuna lehen aldiz entzun nuenetik. Ordu...


Bi egun daramatzat diska honi bueltak eman eta eman eta ez naiz nazkatzen (sukaldean ari zarela, horrelako musika baduzu soinu banada moduan, dena goxoago irteten da). Son handia hartzen ari da Wolfmother talde australiarra azkenaldian baina erenegun arte ez dut diska osoa entzuteko paradarik izan. Aurreko udan, Gasteizko Azkena Rock Festivaleko talde sorpresa izan ziren eta han izan ziren guztiak ahoa bete hortz utzi zituzten. Gerorago, Ben harperri eginiko elkarrizketa batean, azkenaldian gehien entzuten zuen taldea zela aitortu zuen. Ez dira erreferentzi txarrak baina diska entzun ondore...