Vodafonen jarraitzen dut… Bai, tontoa naiz, badakit. Hala ere, eta Albert Einsteinek esan zuen moduan, mugarik ez duten bi gauza besterik ez daude; unibertsoa, eta gizakiaren ergelkeria… Badira pare bat hilabete Vodafoneko informazio telefonotik deika dabiltzala. Hasieran zuzenean moztu egiten nien baina kokoteraino bukatu nuen (ez dute sekula amore ematen…) eta egun batean, deia hartu nuen. Izugarrizko mauka omen zuten niretzat! Azken generazioko smartphone lerden bat muxu-truk, ditudan puntuen truke! Besterik ez! Hala ere, eta nire harridurarako, ez ninduen eskaintzarekin liruratu. ...