“Orain, aluminioaren ezaugarriei buruzko filmina batzuk ikusiko ditugu. Dudaren bat izan ezkero, galdetu”. Horrela hasi zuen Txuma Murugarren-ek atzo iluntzean Arrasateko Politeknikan, berak, Rafa Ruedak eta Pettik eskainitako kontzertua. Hiruren artean “hauxe” izeneko diska kaleratu berri dute eta normalean fisika, kimika, matematika, dinamika, termodinamika edo filosofia supersoniko kuantikoko klaseak ematen diren Areto Nagusian aurkeztu ziguten. Egia esan, Areto nagusia izateko nahiko txikia zen baina ez genuen gehiago behar. Berrogehitabostbat lagun bildu ginen bertan lagunarteko kontze...