Txikitatik jarraitu izan dut  FrantziakoTourra eta une oso ederrak pasarazi izan dizkit Uztaileko arratsalde luzeetan zehar. Gogoan ditut oporretan nintzela, bazkaldu eta gero eta igerilekura joan aurretik, Pirineoetako bungalow hartan ikusitako etapak. Gogoan ditut Indurainek bere moduan estralurtarrak ez zirenei emandako egurrak, gogoan ditut baita ere Chiapuchi handiarekin aldapa gora izandako gerrateak. Gogoan ditut irabazi zituen bost Tourrak eta galdu zuen lehen Tour hartan izan zuen pajara izugarri hura, 13 urte izango nituen eta ia negar egin nuen. Indurain desagertu zen baina ...


Tourrean positiboak eta eskandaloa. Eta gu naranjaz jantzita Pirinioetan.Pelotoian beste positibo bat zegoela zabaldu zen asteazken arratsean. Ez zuten izenik eman."Eta beste positiboarena...espero euskaltel ez izatea...mesedez euskaltel ez..." Tropela.net-en ari zen txirrindularizale bat, erreguka. Uff. Moreni Cofidisekoa da.