Badira gauza batzuk ulertzen ez ditudanak. Horrelaxe hasi nuen aurreko astean blog honetako post bat. Aste bete pasa da eta berriz ere post berri bat esaldi berdinarekin hasi beharrean naiz (uste nuena baino motzagoa izango naiz…). Harira. Demagun enpresa baten zerbitzuak kontratatzen ditudala. Hilabetero ordaindu beharreko zerbitzua da eta konturatzerako hamar urte daramatzat enpresa horri bere zerbitzuak kontratatu eta ordaintzen. Bezero fidela naizela esan daiteke ezta? Ez dut kexarik zerbitzuarekin baina egia esan, sekula ez dut arazorik izan eta ondorioz, ez ditut sekula nerekik...