Bada denbora Paul Pottsen inguruan aritu ginela blog honetan. Kontua da, Britain`s Got Talent lehiaketara aurkeztu zela eta irabaztera baino hiltegira zijoala ematen zuela. Azkenean, izugarrizko ahotsa zuela erakutsi zuen kabroiak eta jende guztia zur eta lur utzi zuen.   Ba saio honek, beste hainbatek bezalaxe, urtero errepikatzen du formula eta aurtengoan ere Britainiarrek talentua dutela erakurtsi nahi izan dute. Aurtengoan, Susan Boyle izan da protagonista eta bi egoerek, Paulenak eta Susanenak alegia, antzekotasun gehiegi dituztelakoan nago:   1.- Hasieran, barregarri geratu ...