Pasa berri diren gabonetan, haurra nintzela aitak hartutako Super 8aren imaginak berreskuratzen aritu gara (tomavistas, berak esaten duen bezala). Egia esan, gogoratzen nuen tomavistasa baina ez nuen ideiarik ere, bertan horrelako materialik zegoenik. Pare bat ordu bideo berreskuratu ditugu nahiz eta audioa urteen poderioz galdu egin den (lastima…). Imagina gehienak famili oporretakoak dira eta egia esan, negar malkoak isurtzetik oso gertu egon naiz aita, ama, anaia eta ni neu duela hainbeste urte ikustean (zergatik sortarazten ote dute nostalgia haurtzaroko imaginek?). Famili imaginak et...