Azterketak bukatu dira eta proiektu berriak martxan jartzeko garaia iritsi da. Hasteko, berriz ere plastilinaren munduan murgiltzea erabaki dugu, ea urik aurkitzen dugun. Ideia stop-motion teknika erabiliz Anari azkoitiarraren “Aingura hegoduna” kantuarentzat bideoklip bat egitea da. Ziuraski, egiten goazen eran mila arazo eta mugarekin topatuko gara baina hasiko ez bagina ez genituzke topatuko beraz, aurrera. Espero dut jarraian erakusten dizuedan tipo hau gehiagotan ikusiko duzuena. Ea mobimenduan den…