Gaur ere laburmetrai batekin nator ba (astelehena da, ez exigitu gehiegi). Duela pare bat urte ikusi nuen Beasaingo Goieniz Zineklubak urtero antolatzen duen “Gau Laburrean” eta bertako sari nagusia eraman zuen urte hartan. Irakurri dudanagatik, Jose Maria Goenagaren lan hau Malagako zine jaialdian ere saritua izan zen. Azken urteetan ikusi ditudan laburmetraien artean gehien gustatu zaidana izan da; sinplea, polita eta humore puntuzkoa. Ea gustatzen zaizuen.