Atzo gauean, urtero garai hauetan egiten duten moduan, Oscar sariak banatu zituzten Los Angeleseko Kodak antzokian. Aurtengoan gainera, euskaldun bat zebilen laburmetrai hoberenaren sariagatik lehian eta azken informazioek esanten zutenaren arabera Kobeaga donostiarra bera zen sarirako hautagai nagusia. Gaur goizean, urtero moduan hau ere, ordenagailu aurrean jarri, sarituak nortzuk izan diren begiratu eta sentipen gazi-gozo batek hartu nau buruko azken iletik hankako behatz txikiko atzazalerarte. Hasteko, Borja Kobeagak ez du saririk eraman baina beno, hau normala da eta euskaldunok gainer...