Atzokoan Eskoriatza bidean nijoala, nire bi astean behineko txoferrak reagge rezital batekin arindu zidan eguneroko odisea. Entzuten aritu ginen taldearen izena Toots & The Maytals zen eta txoferrak esan zidanez, Kortaturen Sarri Sarri kantua, talde honen beste batean oinarrituta dago. Egia esan, beti pentsatu izan dut Sarri Sarri Kortaturena zena baina halako batean, han hasi zen Toots handia Chatty Chatty  kantua abesten. Ez dut sekula Kortaturen musika gehiegi jarraitu (zuzenean Negu Gorriak entzun zuen generaziokoa naiz) eta entzun izan badut ere, ez dut taldearen inguruan dat...