Bere izena ezpainetako margo batetik hartu omen zuen eta ordundik, Russian Red moduan da ezaguna. Nik egia esan ez nuen bere berririk baina herenegun cuatroko El Ormiguero saioan agertu zen. Interneten egin omen da ezagun eta horren kontura diska bat ateratzea lortu du. Gero, musika krisian dagoela diote (musika sekula baino biziago dago, industria da azkenetan dagoena…).   Diskaren izena I love Your Glasses da eta egia esan, osorik entzuteko gogoarekin utzi ninduen (eta berarekin kafetxo bat hartzeko ere bai). Neska txiki bat da, argala eta lotsatia. Itxura hori zuen El Ormigue...