Horixe da azken egunetan buruan darabilkigun ideia. Eugenio Zubiarrainek gure irratira deitu eta bere istorioa kontatu zigunean ahoa bete hortz utzi gintuen. Egia ote? Fidatzeko iturria ematen du 65 urteko altzotar honek baina… jasango al du du Rock & Rollak rokero zahar honen aitorpena? R’NRaren historioa berridatzi beharko al dugu bere egia jakinarazten den egunetik aurrera? Zalantza besterik ez dugu buruan… Hurrengo batean gehiago, uzten badigute behinipein…


Originala eta bertsioa, maixua eta ikasle txarrak, Saguesen debalde ikus daitekeena eta Belodromoan ikusi ahal izateko 100 eurotik gora ordaindiu beharrekoa, bihotza eta burua, barnekoa eta azalekoa, indarra eta kontrola. Bi bideoklipak ikustearekin nahikoa da bi izpiritu erabat ezberdin direla konturatzeko. Egunero gehiago gorrotatzen ditut Roliñak; beraiek bai like a rolling stone...


Eta klasikoak nahasten eta nahasten iritsi gara nahasketaren nahasketaren amaierara. Egia esan, gaur ez dut idazteko bat ere gogorik (fundamentuzko astelehen bat aspaldiko partez) eta ederki etorri zait trilogia hau lan gehiegirik gabe gaur ere zerbait jartzeko blog santu honetan. Hala ere, honek ez du esan nahi gaurko bideoa txarra denik gero! Ojo! Klasikoa, Rolling Stones handiena da eta kantua, bere diskografian dituzten ehundaka kantuen artean kuttunena dudana da: Sympathy for the Devil. Nahasketa Neptunes delako batek egina da eta kantuan zehar txertazten dituen  berrikuntzek (Sit...