Azken bi asteak Kalifornian igaro ditugu Like A Rolling Stone tarte honetan. Egia esan, eguzkiak ederki berotzen du inguru honetan eta hondartza ederrak daude gainera. Hori kontuan izanda, eta azkenaldian, trilogiak modan duden gauza bat direla jakinda, Los Angelesen geratzea erabaki dugu horrela, Kaliforniako trilogia osatzeko. Rage Against The Machine eta Incubusen ostean, Red Hot Chili Peppersen txanda dugu Like A Rolling Stone tartean. 1.- RED HOT CHILI PEPPERS eta FREAKY STILEY Red Hot Chili Peppers 1983an sortu zen Los Angelesen nahiz eta hasieran beste izen bat zuten: T...