Azkenaldian ETBko teleberriak aztertzea (ez da hainbesterako baina kategoria ematen dio blogeko atalari…) izan dut blog honetan denborapasa nagusia. Nazkatuta naukate eta nahiko nazkatua negoen lehendik telebistak orokorrean azken urteetan erakutsi duen kazetaritza etika eta moral ezarekin. Hala ere, gaur eguerdian La Sexta kateko informatiboan ikusi dudanak orain arteko astakeri, zentzugabekeri, subnormalkeri eta putasemekeri guztiak gainditu ditu. Kontua da, Real Madril futbol talde handiak Haitiko tragediaren ostean laguntza bat eskaintzea erabaki duela. Horrarte, dena ondo. Hala ere, ...