Bueno, ados, niri baino hobeto atera zaie...


Joan den egunean, bewaterren blogean bueltaka nebilela Queen eta Freddy Mercuryren inguruko post batekin topatu nintzen eta duela bi urte eginiko lan batez oroitu nintzen. Lanaren baldintza, euskarria ppt-a izatean zatzan eta honek egia esan nahikoa mugatzen zuen; gaia ordea, bideoklip bat egitea (hori nahiago dut). Nik Queenen Bohemian Raphsody hautatu nuen eta hurrengoa duzue ni eta plastilinaren arteko borrokaren emaitza. Power Pointak bideoa eta musika desfasatu egiten ditu eta ppt-a Camptasia-z kapturatua dagoenez audioa nahiko petrala da. Hala ere, bere grazia mantentzen duelakoa...