Ezagun da zer egin zuten espainolek Amerikan orain mende batzuk direla. Sarraskia izan zen nagusi, hango hizkuntzei eta kulturei dagokienez behintzat, eta bizimodu hobe eta oparoaren izenean esklabutza ezarri zuten, nola ez; “zibilizatzearen” prezioa indigena basatientzat. Hala ere, badirudi indigena haien ondorengoek ez diotela garrantzirik eman genozidio hari, eta mirespen handia diote, oraindik ere, euren Espainia amari. Halaxe frogatu ahal izan dut nik, lurralde batean baino gehiagotan frogatu ere, Atlantikoaz bestaldera egindako joan-etorrietan. Oraintsu, atzera ere ikusi ahal izan du...


ESTRATEGIA SIBILINOA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2009-07-17 22:31

Espainolek, mende askoren ostean, oraindik ere erresistentzia handia pairatzen dute euskaldunon aldetik. Bistan dute ez garela herri menderatzen erraza eta, horregatik, estrategia sibilinoagoak asmatu behar dituzte Euskal Herria behin betikoz konkistatzekotan.   Gure gizartean euren aldeko kanpotar mordoa txertatu ostean, eta euren hizkuntza eta kultura gureak bailiran behin onarrarazita, oraindik, nazioa garela eta geure bidea egin nahi dugula ikusten dute, eta hori guztia, neurri handi batean behintzat, EAEn daukagun autonomia politikoari esker lortu dugula konturatu dira. Ez dira, e...



Ohituta gaude, baina noizbehinka ondo dator gogora ekartzea Euskal Herrian giza eskubideak ez direla errespetatzen, salbuespen egoera batean bizi garela. Eta hori onartzen ez duenak gezurretan dabil. Oso garrantzitsua da hitzak neurtzea, baina Patxik (PPSOE) satsa besterik ez zigun saldu nahi. Milesker eskaintzagatik, baina gorde ezazu guztia, Euskal Herriak ez du holakorik nahi, ez du holakorik behar. Noizbehinka etxea garbitu behar da.