Gaur Xerezadek "Loteria" ipuina entzutera gonbidatzen zaitu, Shirley Jackson idazle estatubatuarraren piezarik ezagunena. New Yorker aldizkarian argitaratu zuen 1948an, eta sekula ez bezalako erreakzio oldea eragin zuen irakurleen artean. Hegoafrikan debekatu eta guzti egin zuten ipuina. Zergatik ote baina? Udako egun eguzkitsua herri txiki batean, xorinoak kantari, auzoko atseginak  --ume zein heldu-- harmonia ederrean bilduta herriko plazan urteroko ekitaldirako... Ba al da gauza inozenteagorik?MUSIKA Abestia: "Bright Sunny South" (tradizionala). Artista: Alison Krauss + Union Statio...