Gogoan ditut Leioan ikasten egon  nintzenean (aditza boluntarioa da) Bizkaibuseko autobusekin izaten genituen liskarrak. Bereziki gogoan dut gainera, garai haietan unibertsitatean agertu eta bere paretak goitik behera jantzi zituen kartel bat. Bertan, ardiz betetako kamio bat agertzen zen eta hauen azpian, “Bizkaibus nos trata como ovejas” esaldi antologikoa irakurri zitekeen. Ez zitzaion arrazoirik falta Bizkaibusen jarreraz potrotaraino zegoen neska-mutil honek jarritako kartel harri eta nik neuk ere protestarekin bat egin nuen. Hala ere, Bizkaibusek behintzat leku batetik bestera er...