Apirilaren 28a, 1995. urteaz geroztik, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna dugu. Urteurren hau Kanadako sindikatuen ekimenez, sortu zen Estatu Batuetako Bridgeporten eraikuntzako 28 langile hil izana salatuz. Ordudanik, mundu osoko sindikatu askok ekintzak egiten dituzte. Ekintza hauek osasuna galtzen eta honen ondorioz hiltzen direnen oroimenean egiteaz gain, osasun galera horiek eragiten dituzten lan baldintzak salatu eta zuzen daitezen aldarrikatu nahi dugu. Honengatik, apirilaren 28ari; lan osasunari dagokionez, gure kontzientziazio eta mobilizatzeko egun nagusia irizten ...