Deialdi honen bidez gure babesa erakutsi nahi diogu garraio publikoko langileok  ELA-LAB-CCOO-UGT-ESK eta USO sindikatuek joan den martxoan Bizkaian txartel bakarraren alde egindako adierazpenari. Bizkaiko garraio publikoko enpresa-batzorde GUZTIETAKO ordezkariak gaude hemen ordezkatuta. 14 enpresa-batzordek egin dugu bat txartel bakarraren adierazpenarekin, eta gehien-gehienok, denak ez esatearren, AHO BATEZ gainera. 7 tren-enpresa: EuskoTren, Euskal Trenbide Sarea, Metro Bilbao, Renfe, Adif eta oraingo Renfe zabalera metrikoa eta Adif zabalera metrikoa, FEVE zenik datozenak. 7 auto...