- Zergatik aldatu duzu Frantziako ligako zazpigarren taldea Espainiako ligako hamabost garrenagatik? Horixe izan zen Philippe Montanier Errealeko entrenatzaile moduan aurkeztu zuten egunean kazetari frantziar batek normandiarrari egindako galdera. Amorruz bete ninduen galderak eta Errealarekiko errespetu falta izugarri bat iruditu zitzaidan. Montanier berari ere ez zitzaion galdera gehiegi gustatu eta Espainiako ligako hamabost garren taldera ezetz, bera Errealera etorri zela erantzun zion. Erantzun hori eta beste detaile pare batengatik entrenatzaile hura gustuko izan behar nuela erabaki n...


Ez dut blog honetan sekula futbolaz gehiegi hitz egin. Eta ez nuen uste, AMPO Ordiziak Errege Kopako finala jokatzen duen asteburuan futbolaz hitz egiten amaituko nukeenik baina egia esan, kokoteraino nauka kontu batek. Aldez aurretik garbi utzi nahi dut ez naizela oso futbolzalea (Errealzalea naiz) beraz, ez naiz oso jakituna ere (Ordiziako Elkarte handi horrek nire pertsona rugbyzale bilakatzea lortu du). Honekin esan nahi dut, 4-3-3 eta 4-4-2 telefono aurrezenbakiak besterik ez direla niretzat. Hala ere, ez dut azken asteetan “gure” prentsan indartsu egiten ari den korro...