Monique

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-03-21 22:20

Monique izena du. Berrogeita hamar urte inguru izango ditu edo hori ematen du behinipein... Ziuraski aspaldi gainditua izango du mende erdia baino ez zaio nabari. Abuztuko zerua bezain begi urdinak ditu, indarrez beteak eta begietara begiratzen zaituenean gainontzekoek baino barnerago ikusten duenaren sentsazioa ematen dizu. Agian, zure sekretu guztiak ezagutu arte... Hala ere, ez da du kikiltzen zaituen begirada horietako bat. Ziuraski inork baino gehiago bizi izan du metro eta hirurogeita hamar inguru neurtzen duen emakume fin eta gihartsuak eta begirada garden horrekin, bere onespena em...