ENTZUN ZUZENEAN     Atal honetan Xerezade Afrika aldera joan da, zehazki Mozambikera, Mia Coutorekin egina baitzeukan hitzordua, baobab baten itzalean haren ahotik entzuteko ibiltari batzuen istorioa.   Ibiltariok Muidinga mutikoa eta Tahuir agurea dira, eta oinez doaz bide infinituan, nora ez dakitela, beren herria odolusten dagoen gerra ankerretik ihesi.   Bidean: desolazioa, herioa, eta etsipenaren paisaia kolorgea.   Bidaiariengan: tristezia, beldurra eta aurrera jarraitzeko grina setatia. Eta sekretu bat. Eta mirariak sor ditzaketen hitzak.   G...


Aurreko batean Party Benek sortutako Boulevard of Broken Songs kantua entzuteko aukera izan genuen. Kontua da, posta irakurri eta Party Ben-en bila youtuben hasi ondoren, izugarrizko harribitxiak aurkitu dituela gure lagun Bewaterrek (bizirik dago bai). Merezi du youtuben Party Ben-en izena jarri eta entzunaldi batzuk egitea. Nik neuk ondorengo hau nabarmenduko nuke. Asko gustatu zitzaidan Slumdog Millonaire filma eta horren harira dexente aldiz entzun dut filmearen soinu banda saritua. Tartean, M.I.A-ren Paper Planes kantua dago eta hauxe da Party Benek bertsionatu duen kantuetako bat...