BADUGU LAGUN BAT, BERE IZENA LOTSA DALotsa gutako askoren lagun bat da, ez laguntzen digulako, gure ondoan beti dagoelako. Zenbat gauza egitea galerazten digun gure bizian! Garan bezalakoak azaltzen, goxotasunez jokatzen edo ausardia izaten uzten ez digun sentimendua dugu.Baina, ba al duzu lotsatzeko arrazoirik? Denean hobena ez baza ere, ez al zaude zure buruarekin gustora? Ez al duzu nahiko aitzeki zoriontsu izateko? Zeri ematen diozu balio handiagoa, duzunari ala falta duzunari?Mikel Urdangarinek abesten du (bideo hau New York-en dago grabatua) Kirmen Uribek idatzitako poesia zoragarria....


GERI'S GAME: LAGUNA EDO LEHIAKIDEAZenbait pertsonentzat garrantzitsuena beti irabaztea da; horretarako, beti topatu beharra dago lehiakidea, kasu honetan norbera bada ere. Geri delako pertsonaiak bi paper desberdin jokatzen ditu eta. irabazteko bere buruari ere egiten dizkio tranpak. Irabazteak badu bere garrantzia, baina hil ala bizikoa al da?Kontutan hartzen al duzu irabazle bat egoteko galtzaileak ere behar direla? Nolakoa izaten da zure jokabidea lagunekiko?Ikusi jarraiko bideoa eta hausnartu!          Jose Luis Etxezarreta Garin


LAGUNEN ARTEKO ERRESPETUASarritan lagunen artean gure akats, hutsune, ezintasunaz jabetzea zaila den birartean, besteenetaz laster jabetzen gara. Eta hortik besteez parra egitera bide motza egoten da.Dena den, gustuko al duzu norbaitek zutaz parra egitea? Beraz, besteek ere gustuko izango ote dute?Bideo hauetan besteez parra egitea ez dela komeni ikusiko duzue, eta, egitekotan, parra egiten duen azkena izatea hobe ez ote den...Ea ba, ikusi eta hausnartu.Oharra: bigarren bideoa iragarki bati badagokio ere, gaia lantzeko interesgarria izan daiteke.          ...


PARTLY CLOUDY: LAGUNTASUNAREN BALIOALagun onak al dituzu? Baloratzen al duzu lagun onak izatea? Zenbaitetan aurreiritziz jokatzen al duzu? Besteetatik desberdina sentitzen zara zenbaitetan? Alperrik sufritzeak merezi al du?Bideo labur honetan guzti honen eredu bat duzu.Ikusi eta hausnartu: nolakoak izaten dira zure jarrerak?             Jose Luis Etxezarreta Garin Partly cloudy from MultieventFS on Vimeo.