UDABERRION

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2007-04-12 13:17

Udaberria frexko dago airearen sakonean, baina poeten udaberria badirudi orain hasten dela... non dago udaberriko poeta? ez dira hari buruz inon mintzatzen. konturatu al zarete? kantari bat hiltzen den bakoitzean, hura omentzeko "poeta bat izan zela" erraten dute. Poeta bat hiltzen delarik, ordea, ez dute deus ere erraten. Poetak omentzeko era ederra litzateke: poeta bat hiltzen delarik, ez da inon hitz egiten. Askoz hobe horrela beretzat. Bere hitzak isiltasunean iltzatzen dituen horri, hiltzen delarik, denbora pixka bat uzten diogu isiltasunean atseden aurki dezan. Beranduago, "ez dio axo...


EHUko Kultur Zikloen eskutik, Berbaizu Euskara Elkartearekin elkarlanean, Sarrikoko Areto Nagusian asteazken honetan. Poemak, bertsoak, musikariak, laburmetraiak, argazkiak... emanaldi aparta Larrabetzutik eskaintzen dutena, "Arrakalak" izeneko CDa aurkezten duten egunean bertan. Ezin galdu! ARRAKALAK berbetan dagoz, kantuekaz zabaltzen dira, irudiek ixten dituez. Arrakaletan zehar urtetan jaku arnasa, arrakalak doguz eskuak sokak dantzarazi eta lepoa laztantzeko. Arrakalek egiten gaitue herren, arrakalek egiten gaitue duin, ez baitago aurrera egiterik arrakala barik.