Deustuko bi gaztek egindako laburmetraia Kar Kar Gazte Taldearen blogean ikusgai: http://karkardeustu.blogspot.com/eta asko gustatzen zaigunez, baita hemen ere:" title="


KAR KAR BIDEO AURKEZPENAEgin dezagun ondoUrtebete darama Kar Kar Gazte arloak lanean. Euskararekiko sentsibilizazioa barneratu nahian gazteen artean 2007an elkartu ginen lau lagun. Gazte moduan konturatu ginelako euskararekin bat egin dezakegula gure eguneroko bizitzan eta aisialdian. Badakigulako, gazte askok euskaraz egiteko aukera dutela, hizkuntza ezagutzen dutelako, baina zeozergatik ez dutela egiten euren artean. Beldurra ote? Lotsa? Bigarren hizkuntzatzat ikusten dutelako?... ez dakigu. Baina gu, kontzientzia hartu, eta orduan hasi ginen buruari bueltaka. Zergaitik ez sortu gazte tal...


Kar Kar gazte taldeak antolatutako I.go Gazte Olinpiadetako irabazleak hauexek (ospakizunaren beroaldian): Goitik hasita eta ezkerretik eskumara, Iker Uriarte, Jon Ercilla, Imanol Montiaga eta Unai De La Torre. Beheko lerroan Lander Abasolo, Aitor Lozano eta Xabier Muruaga. Zorionak! Asteburu hontan bazkari eder batekin ospatuko dute balentria. Hauek bai merezi! Beste 3 taldeak ere ez ziren esku hutsik geratu, eta jaietan "txoznako produktuetako sorta" bidez izan zuten saria. Halako sari potoloekin datorren urteko Gazte Olinpiadetan 4 kuadrilen ordez baietz 14!!!