Blogeko gaia pixka bat aldatuko dut gaurkoan, baina uste dut merezi duela. Bariku honetan agur esan baitio Joseba Iriondok Euskal Telebistari. 'Gaur egun' albistegia aurkezten ikusi dugu urte askotan zehar Euskal Telebistako lehenengo katean, baina ez da horretara mugatu. Iraken kontrako gerran ere egon zen gerra korrespontsal moduan eta gerrari buruzko informazioa Euskal Herrira ekarri zigun egunero, horretaz aparte, liburu bat ere idatzi du horren inguruan eta han hemenka hitzaldiak ematen ere ibili izan da. Ba esan bezala, hemendik aurrera ez dugu berriz ere bazkal orduko albistegian ...