Azkeneko Like A Rooling Stone tartean Rage Against The Machine taldeaz aritu ginen eta Los Agelesera jo genuen laukote indartsu honen bila. Aste honetan, talde berri bat hobeto ezagutzea tokatzen zaigu eta behin Californian egonda, ba hemen bertan geratzea erabaki dugu. Makina bat talde ezagun atera dira lurralde honetatik azken hamarkadetan eta horregatik, zaila izango zaizue gaurkoan zein taldez arituko garen asmatzea. Hoberena, buelta gehiago eman gabe gaurko gonbidatuak aurkeztea izango dugu. Gaur, Like A Rolling Stone saioan, Incubus. 1.- FUNGUS AMONGUS Incubus 1991n sortu zen Ca...