Leku guztiak ezagutu behar omen dira baina leku hau nahiago izango nuke beranduago ezagutu. Gaur, kirofanoan izan naiz baina ez beldurtu, ahoan nuen kiste putaseme bat kentzeko besterik ez bainaiz joan. Zumarragako hospitalean nuen zita eta puntual joan naiz eguerdiko ordubatetarako Beasaingo anbulatorioan eman zidaten papera eskuan nuela. “No se depile o rasure la parte afectada” jartzen zuen bertan eta kasu egin diot, nola demontre rasuratzen ote da ezpain bat? Jende oso arrraroa dabil hortik zehar. Segituan egin didate kasu eta ordua baino lehen azaldu banaiz ere segituan sartu naiz kiro...