Lanera iritsi eta betiko moduan korreoa ireki dudanean Bilbo alde haietan nirekin ikasi zuen eta noizean behin blog honetan sartzen den nerbioxen mezu batekin topatu naiz. Izenburu enigmatikoa zuen benetan, liburue. “Ez zait ba garai batean itzuli enion liburu batenbat eskatzen arituko?” “Espero dut azken momentuan egin behar izan genuen lan hartarako erditik zatitu genuen (literalki, guraize ta guzti) liburu harren nire erdia eskatzeko bezain lotsa hain gutxi ez duela izango…” Ba ez. Mezuko protagonista zen liburua Susa argitaletxeak argitaratu berri duen eta Martxoak 15ean aurkeztu z...