Hitzik gabe, horrelaxe geratu naiz talde honen Fosforo hit-a entzun dudanean, hitzik gabe. Gure artista Imanolen flogean nebilen eta Hanburguesa Vegetal izena daraman talde honen bideoetara lotura bat aurkitu dut bertan. Hitzik gabe geratu naiz, badakit behin eta berriz errepikatzen ari naizena baina ezin dut askoz gehiago esan. Alde batetik, Kea talde beasaindarra Euskadi Gaztea maketa lehiaketako finalera sailkatu zenean, frenopatiko biztanle potentzial hauek ere han zirela eta beste alde batetik, mezuaren tag-ak jartzerakoan, musika tag-a jarri edo...