Blog honetan ez da gehiegi hitz egin futbolaz eta ez dut uste aurrerantzean gehiegi hitz egingo denik ere baina gaurkoa salbuespen bat izango da. Atzo, igandero moduan, nire lagun resaka eta ni (lagun handia da, ez dit sekula hutsik egiten, beti hor) Realaren partidua ikustear joan ginen. Egia esan, aspertu egiten naute futbol partiduek, luzeak egiten zaizkit eta lagunen konpainian ikusteko ez badira, ez ditu ikusten. Gustatzen zait Errealak eta Osasunak zer egin duten jakitea, informatiboetan norgehiagoken laburpenak ikustea eta nire taldea zer fitxatu nahien dabilen jakitea baina futbolak...