Urrian gaude dagoeneko eta nahi edo ez, uda eta oporrak aspaldi pasa ziren. Hala ere, bada udan sortutako kontu bat ez nukeena pasatu gabe utzi nahi, nahiko sututa naukalako gehienbat. Gogoan ditut haurtzaroko udak. Hamabost bat egunetarako Pirinioetara joaten ginen oporretan famili osoa baina badakizue, haurren oporrak, gurasoek izaten dituzten hiru-lau aste horiek baino luzeagoak izaten dira eta Udalekuetan pasatzen genuen astea kenduta, uda osoa Beasainen pasatzen genuen. Gaur egun, herria zaintzea deitzen diogu horri baina garai orduan ez zegoen horrelako pentsamendurik gure buruetan ...


Aurreko batean Cuatroko El Hormiguero saioa ikusten ari nintzela pentsatzeko eman zidan esperimentu bat ikusi nuen. Kontua da, Flipyren tartean jostailuzko auto txiki bat zutela esku artean eta hau, urarekin bakarrik martxan jarri zutela. Urarekin bakarrik diodanean ura bakarrik erabali zutela esan nahi dut, hau da, ez zuten honen abiadura edo lurrina erabili jostailuzko auto urdina martxan jartzeko.   Ura depositu batean sartu zuten eta mekanismo baten bidez oxigenoa eta hidrogenoa banatzen omen  zituzten hidrogenoaren bidez, autoa urdin txikia martxan jarri ahal izateko. Esan et...


  Hamaika urte zeramatzan lanean Ttipi Ttapa telebistak. Azkar esaten da baina ez da batere denbora gutxi tokiko telebista batentzat, Goierri Telebistak adibidez, bost besterik ez ditu eta bizi guztian gurekin egon dela dirudi.   Ttipi ttapa telbista Naparroako bortzirietako Telebista zen. Ttipi Ttapa fundazioak sortu zuen eta ordurarte aldizkari bat besterik ez zena Boertzirietako komunikabide garrantzitsu batean bilakatu zen. Kontua da Naparroako gobernuak euskarazko komunikabideei ematen dien laguntzan izugarrizko mozketak burutu dituela. Aurtengoan 9000 euro besterik ez dituzt...


  Eta hiruretan ordubiak izando dira. Horixe izaten da urtean behin telebista eta egunkari guztiek esaten digutena. Hasieran pozez hartzen dugu berria nahi edo ez (onartu dezagun) parrandarako ordu bat gehiago izaten dugulako. A ze plazerra hiruretan ordularia atzeratu eta ordu bete gehiago dugula jakitea (aaaaaah…). Ziur nire aitak ez duela berdina pentsatzen gaueko turnoa egiten ari denean baina, mundua horrelako da, zer egingo diogu ba?   Kontua da “lotarako” oparizko ordu hori ahanzturaren zulo beltzean erortzen dela eta hurrengo egunean gauzak berdin berdin egiten jarraitzen ...


  Ring, Ring! -         Bai esan? (oso edukatua naiz telefonoz) -         Egunon, Gizakerretik deitzen dizut hurrengo minutuetan gazteek politikaren inguruan duten pertzepzioaz inkesta bat egin ahal izateko eta bide batez, bazkaltzeko duzun ordu erdia izorratzeko. Zer iruditzen? Ez zuen juxtu-juxtu hori esan baina kontzeptua berdina zen. Kontua da aspaldi ez nuela inkesta bat egiten eta humorez harrapatu ninduela beraz, baiezkoa eman nion (lau minutu xixtrin omen ziren eta gainera oso ahots goxoa zuen). -&...