GAZTETXOEN BIGARREN KANPORAKETA ELOSUN Elosuko Txoko Handian izan genuen gaztetxoen hirugarren eta azken Eskolarteko kanporaketa. Etxeko giro ezin hobean Elyem Chejek eta Ainhoa Comasek lortu zuten finalerako txartela baina denak ere sasoian ibili ziren. Finalerako Gorbeialdeko beste finalista bat!! Ahaztu gabe maiatzaren 14an, Zalduondoko kanporaketan, Amaia  Lasaga eta gure kide den Maria Izaga izan ziren garaile eta beraz hauek ere finalean izango dira.           


  Udaberrian…  BERTSO ABENTURA SARRIAN  Ekainaren 10, 11 eta 12an   8-12 urteko haurrentzat       IZEN EMATEA: Maiatzaren 26a baino lehen ZUIAKO KUADRILLAKO UDALETAN     INFORMAZIO GEHIAGO:   Zuiako Kuadrillako EUSKARA ZERBITZUATelefonoa: 945 430167E posta:  euskara@cuadrillazuia.com ________________________ Arabako Bertsozale Elkartea Tel: 945 010505 - 688616531 e-posta: araba@bertsozale.com    


Ematen du 3.etik aurrera jendeak serioago hartu duela bertsoglifikoen asunto hau... Bueno, hemen doa laugarrena eta azkenaurrekoa. Zein da ariketa?... eta ez berotu, ezagutzen zaituztegu...


Exitoa esan nahi genuen, jendeak erantzunen bat jarri duelako... hori bai, oraindik inork ez du ezer asmatu... zoragarriak zarete. Aiba hirugarrena. Bertsolari izena da hau ere. Erakutsi zuen neuronak ez dituela abuztuko beroak mazpildu... Argazkiak.org | 3. bertsoglifikoa © cc-by-sa: Euskara Zuia


Lehenengo bertsoglifikoak izan duen arrakasta izugarria ikusirik (erantzunetan ikusi dezakezue, 100 erantzunetik gora, zoragarria, milesker!) bigarrena jartzea pentsatu dugu. Ikusten duzuenez, erredakzio taldeak izerdi galantak bota ditu prestatzeko... Ea, nola du izena bertsolariak? eta hau, pistarik gabe... eta animatu, eta idatzi!  Argazkiak.org | bertsoglifikoa 2 © cc-by-sa: Euskara Zuia


Gorbeialdea bertsotan blogeko erredakzio taldeak (570 langile prestu inguru) ez daki oso ondo abuztuan Gorbeia inguruetan baten bat badabilen, edo bertso-mundu guztia Karibera joan den daikiriak edatera... Inor blogera sartzen den edo ez konprobatzeko, xixtima mundiala asmatu dugu: gaurtik hasi eta irailera arte, noizean behin (osea, prakabarrenetan jartzen zaigunean) bertsoglifiko bat jarriko dugu. Erantzun, eta Ruben Sanchez-en "Araba, bertso istori ezberdin bat" liburua jasoko duzue opari (JIA JIA JIA JIA JIA, aze marroia). Hor doa lehenengoa, pista txiki batekin: bere herria urruñ ...


BERTSO ABENTURA SARRIAN, 2010eko Apirilaren 6, 7 eta 8an9-12 urte bitarteko haurrentzat PREZIOA: 40 €IZENA EMATEA: Martxoaren 25a baino lehen ZUIAKO KOADRILAKO UDALETXEETAN ESKURATU IZENA EMATEKO ESKUORRIA IAZKO ARGAZKIAK


              18 urtez azpiko arabako ikastetxeetako eta bertso-eskoletako haur eta gazteen txapelketako edizio berri bat dakarkizuegu Arabako Ikastolen Federakundea eta Arabako Bertsozale Elkarteak. 1300 lan inguru izango dira idatzizko sailean eta 35 haur eta gaztetxo inguruk parte hartuko du bat-batean. Idatzizko txapelketak 3 sail izango ditu aurten, Lehen Hezkuntza, Bigarren hezkuntzako lehen zikloa eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena. Bat-batekoak bi besterik ez, 14 urte arteko gaztetxoena eta 14 urtetik 18 urtera bit...


Ba, bai lagunok. Gurasoak bistatik galdu eta lagunekin oporretan juteko ez dago udara heldu arte itxaron beharrik. Azken urteotan egin dugun bezala, Gorbeialdeko herrietako lagunak batuko gara apirileko oporretan, elkar ezagutu, bertsoetaz gozatu eta primeran pasatzeko. Bertsoa izango da konektatuko gaituena, eta Manurga topagune paregabea! Beraz, Izarra, Legutio, Aramaio, Gopegi, Murgia, Sarria eta abarreko herri zoragarrietan bizi zareten haurrok, prestatu motxila eta zatozte BERTSO ABENTURARA! IZENA EMAN APIRILAREN 2a baino lehen eskuorria eskuratzeko, egin KLIK INFORMAZI...


  Eguzki printzen laztan goxoek aldatu dute paisaia... elurra urtzen hasi da eta lorez bete da zelaia Piropoposta freskatzea da blogean daukagun nahia Udaberria izan daiteke horretarako garaia!


Arabako Bertsozale Elkarteak, Gasteizko Udalarekin elkarlanean bertso-abentura egonaldia antolatu du Gabon hauetarako BARRIAN. Helburuak: Ondo pasatzea, euskararekin jolasean lagun berriak egitea, bertsolarien bixitaz gozatzea, jolastuz bertsolaritza hobeto ezagutzea... Informazio gehiago, eta izena emateko fitxa eskuratu nahi baduzu, egin KLIK


Egonaldiaren egunerokoa ikusteko egin klik.


Ligatu baduzue aurtengo uda hontan edo bazabiltzabete gaur ligatzekotan piztu blogak.com ez geratu lotan Kontatu hemen eta ahal bada bertsotan!


ZUHATZA, ARABAAdina: 9-12 urte Lekua: Zuhatza uhartea (Araba) Egunak: irailak 2-5Prezioa: 80 €Kopurua: 70                         Ezaugarriak: Ur kirolak, bertso-jolasak, kantaldia, bertso-saioa, gau-bela magikoak, "piropoposta"...                               Zuhatzako uhartean bustialdi ederrak hartu nahi badituzu, ...


Bertsoak egiten laguntzeko Hemen errimategi txiki bat aurkituko duzue PDF bertsioan, espero dugu lanerako lagungarri izatea. irekitzeko egin KLIK


             Abian da Arabako eskolarteko bertsolari txapelketa. Gasteizko Finalerdia Maiatzaren 17an izango da Agurainen. Baina lehenago nahi duzuen guztiek parte hartu ahal izango duzue Maiatzaren 9a baino lehen. GAIA (Bat aukeratu) 1- Eskolako azken eguna da gaur, zure gauzak jaso eta etxera zoaz. 2- Gauza asko esan nahi zenizkioke, papera eta boligrafoa hartu eta idazten hasi zara. EGIN BEHARREKO LANA 14 urte arte: Bi bertso doinu eta neurri librean 14-18 urte: Hiru bertso doinu eta neurri librean PARTE HARTZEKO EPEA ET...


EGIN KLIK HEMEN: informazioa eta izena ematea


EGIN KLIK HEMEN: informazioa eta izena ematea


piropoposta

40
gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2008-01-20 00:00

Kaixo Hemen zuen kontuak libreki, nahi bada bertsotan, bestela ez... baina euskaraz adierazteko leku bat.  Piropo posta birtuala. On egin.