Duela hiru urte ikaragarrizko kaskarrekoa hartu nuen eskiatzen. Hegan atera nintzen eta zortzi bat metro aurrerago hartu nuen lur kopetarekin beste hogei bat metro lurretik egiteko. Nire lagunen hitzetan, hildako katu baten moduan geratu nintzen lurrean. Estazioko langile bat iritsi zen nire ondora eta erabat larrituta galderak egiten hasi zitzaidan; Zenbat behatz ikusten dituzu? eta halakoak. Behatz kopuruarekin asmatu ostean hankak sentitzen ote nituen galdetu zidan. Nik bitartean ikaragarrizko buruko mina nuen eta eskularrudun eskuak kopetara bidaltzen nituen odol bila. Hankak! Hankak! ...