Askotan seme alabek ordaindu behar izaten dituzte gurasoen akatsak baina ohikoena, beraien ardura eta salbatu ditzaketen bakarrak beraiek direla onartzea izaten da. Nahiz eta egiten ari direna egin nahi ez izan, nahiz eta beraien ezkontza egunean ondoan eserita dutena maite duten emakume edo gizona ez izan, nahiz eta maite duten gizon edo emakumea lau metrotara izan. Nahiz eta hain gertu izanda ere berarekin egon ezin izan. Gurasoek beraien ohiturak dituzte; zaharrak, zurrunak, eroak, ederrak… Ezkontzaren egunean aitona hiltzen bada 40 eguneko duelua egin behar da eta beraz, ezingo dira ezk...