Legutioko kultur etxera bertaratutakoei hamaiketako goxo bat eskaini ostean ireki ziren finaleko aretoko ateak. 12:00ak aldera hasi zen txikien finala. Bertan izan genituen 3 bertso-eskola nor baino nor, arabako kuadrillarteko txapelketako kamiseta dotoreekin. Beltzez Gasteizko bertso-eskolako gaztetxoak, Maddalen Arrausi, Gorka Arrausi, Ane Olano eta Beñat Olano. Gorriz Aramaioko bertso-eskolako Jon Izaga, Peru Abarrategi eta Peio Arriolabengoa. Berdez etxeko taldea, Legutioko bertso-eskolako neskatoek osatutakoa: Uxue Rekalde, Naia Espinosa, Elena Etxabe, Aitziber Lopez, Iraia Etxebarria...


Aurreko larunbatean hasi zen erronka Agurainen. Dagoeneko ez dago atzera bueltarik. Gasteizko bertso-eskolako Maialen Saez de Okariz eta Aguraingo bertso-eskolako Bingen Sainz sailkatu ziren finalerako.  Ostiral honetan, Maiatzak 21, dugu bigarren itzulia, Zalduondoko morroskoekin. Bertso merienda izango da Gasteizko gaztetxean arratsaldeko 17:30etan. Hona hemen bigarren itzuliko protagonistak   UXUE RUIZ DE ARKAUTE (Gasteiz) AMAIA LASAGA (Gasteiz) IÑAKI TENA (Gasteiz) JOSU CAMPO (Agurain) JON PINEDO (Zalduondo) IKER PASTOR (Zalduondo) Aurkezle lanetan Beñat Goitia ...


Bi mila ta hamargarren urteak Martxan ipini gaitu gu Eta Arabak oso osorik Hainbat kolore hartu du Herririk herri bertsolaritza Ta auzolana helburu Askorentzako jostagarria Izango da hau seguru Aurten Araba zulorik gabe Kantuan jarriko dugu!   GASTEIZKO BERTSO-ESKOLAKO HAURRAK


  EUROPA PABILLOIA, 09:30. Piztu duzu goiko sintonia? Ah! horrela bai... Furgona aparkatu dugu. Misio berri garrantzitsu bat daukagu. AL eta JAk azalduko digute dena. Koronela makarrak begietan, GripeA pasa berri, puroa erretzeko adorerik gabe azaldu da... 11:30 Hirugarren kokakola hartzerako aginduak ematen hasi da Hannibal koronela, berandu baina seguru. Murdok eta Fénix beti bezala bakoitza bere munduan. "Elorri beltza" Team ere presente, en la linea del frente. M.A.-k bideokamara kargatuta ekarri du badaezpada eta amANDAk boligrafoa eta kuadernoa auskalo zertarako. Katu oi...


Urriaren 10ean zen zita, bertsodesafiolariak 11etan hasi ziren iristen, ordurako Jagoba Kolakaotaza bertan zegoen Iñaki Disaster-ekin. Rotando Santxez, Felipe Zeboileta, Xabi Diru-Ugari, Manos Amiké, Ainara D., Golfo Fdz. Erretanakoa, Ekaitz Sinriego eta Julian Gitarman atetik sartzen ikusi zituztenean Estitxu Hilzu eta Elyem Zutambien epaileak prest zeuden desafioetan erabakitzeko nork bizi eta nork hil behar zuen... . Gupida gabe aritu ziren bertsolariak tabernaz taberna haien arma izkutuenak erakutsiz, bat baten kontra zabiltzanean ezin baita ezer izkutatu. Bazkalordurako plater bana (b...



Gabon lagunok! gaurko bertso-eskola berezia izan da gero!! ohiko moduan amaian batu gara 12:00etan, baina KORRIKA jaia zegoen, haurrentzako tailer eta jolasak eta gurasoak entretenintzea tokatu zaigu... Gazte xamarrak izan arren, gure lehen bertso-poteoa egin dugu! Ander eta Oihaneren eskutik ibili gara tabernaz taberna, trikitilariekin giro apartean. Jendea flipauta geratu da, nolako harrobia dugun Gasteizen! Lotsa apur bat eman digu hasieran, baina aitortu behar dugu azkenerako berotu ere egin garela, ezta? Esperientzia polita, bikaina. Gora gu eta gutarrak!


Gasteiz bertsotan ezagutzerik nahi? Hara gasteizko bertso-eskolako haurron taldean prestatu dugun gida turistiko ez ofiziala. Egin KLIK ezagutu nahi duzun lekuan, leku horri buruzko bertso eta argazki bat ikusi ahal izango duzu. Florida parkea Amaia zentroa Armentiako baseliza Katedral zaharra Ama birjina zuriaren plaza Portaloi jatetxea Gaztetxea


        www.gaijartzailea.com helbidetik hauxe kopiatu dugu, erabilgarria izango zaizuelakoan. Bertso eskoletarako gai sortak Ofizioak Bakarkakoa


Gazteentzako udalekua AUBIXAN, interesatuta zaudetenok, eman izena ostirala baino lehen


PATATA FESTA NAFARROAKO BIHOTZEAN                  Maiatzak 30, 31 eta Ekainak 1 LEKUA: EULATE (Nafarroa) PROGRAMA:             OSTIRALA, 30           ESKOLARTEKO KANPORAKETA AFALOSTEAN  (14-18 urte)              LARUNBATA, 31            UREDERRARA TXANGOA      ...


                            Kaixo lagunok, hemen lan apurtxo bat jarriko dizuet etxean entrenatzeko: Nire gomendioa, erratza hartu, aulki batean jarri eta egongelan egitea bertso-saioa... Nire ahizpa eta nik horrela egiten genuen txikitan.


Bertsoak egiten laguntzeko Hemen errimategi txiki bat aurkituko duzue PDF bertsioan, espero dugu lanerako lagungarri izatea. irekitzeko egin KLIK


Hemen liburu interesgarri bat, lau hizkuntzatan atera zuten, eta bertsolaritzaz orokorrean gaur egun idatzita dagoen libururik osoena da.   Esteka jarri dizuegu, egin klik liburuan


HELDUAK Hasiera maila OSTIRALA 19:30-21:30 AMAIA ZENTROA Irakaslea: Julen Zulaika HAURRAK Hasiera maila LARUNBATA 12:00-13:15 AMAIA ZENTROA Irakaslea: Oihane Perea GAZTEAK Bat-bateko taldea ASTEAZKENA AMAIA ZENTROA Irakaslea: Iñaki Viñaspre  Informazioa eta izen ematea: ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA Benito Pérez Galdos z/g 01002 GASTEIZ Tel: 945010505-675707971       e-posta: araba@bertsozale.com


Txusta tabernan. Xabier Riko, Patxi Aizpurua, Oier Enbeita, Abel Enbeita, Zigor Enbeita, Andoni Egaña eta Rikardo Gonzalez de Durana Txusta tabernan. Besteak beste: Abel Enbeita semeekin, Txinotxu, Txipi Ormaetxea, Xabier Riko eta Rikardo Gonzalez de Durana.