1. zatia hemen 2. zatia: Ezertan pentsatzen hasteko denbora izan aurretik praile moduan jantzitako tipo bat agertzen da harri mendixka baten atzetik. Praile bat dirudi baina ez guk ezagutzen dugun praile mota bat. Abitu grisa darama baina ezagun egiten ez zaizkigun motiboak ditu marraztuak. Beraiengana gerturatu eta muturren aurrean duten harrizko tronu antzeko baten inguruan oinez hasten da. Praile intergalaktikoa hizketan hasten da: Hamarrak ezagutzeko gogoa omen zuen aspalditik. Monje talde sekretu bateko kide omen da eta aintzinatik profezia baten zaintzaile izan omen dira. Profe...


Tolosako inauteriak dira eta kalea jendez lepo dago. Goizeko lauak inguru dira eta koadrila bat taberna kanpo batean dago tabernara sartu aurreko azken zigarroa apuratzen. Gure protagonista, Aitor, 23 urteko ikaztegietarra, ginkas urtu bat eskuetan duela eztabaidan dabil Xabier Arzallus eta Dark Vaderren arteko borroka batean nork irabaziko ote lukeen. Hau guztia, Jaiaken erositako Pipi Lastrumen mozorroa soinean daramala. Halako batean, zerua argitzen da eta kalean dagoen jende guztiak burua altxatzen du. Batzuk txaloka hasten dira su artifizialak diruditen horri begira. Beste batzuk...


2012 da baina lasai, ez da mundua amaitu behar, kontrakoa! NASAk, Agentzia Espazial Europarrak edo Soriako Astronomo Elkarteak (total, patatas...) planeta berri bat topatu du gure galaxiatik haratago. Sonda zein robot ikertzaile ezberdinak bidali dituzte bertara eta ziurtatu dute han ere, gurean bezalaxe, oxigenoan oinarritutako bizia dagoela. Lurraren tamaina laurdena du gutxi-gora behera eta ez dago bizitza inteligentea deitu daitekeenik. Bai milaka animalia zein landare mota baina ez tresnarik egin edo erabiltzen duen izakirik. Proposatzen duten ideia hurrengoa da. Mundu osoko 10.000 p...