Aurten ere giro ezinhobea Arangoitiko Euskal jaian... maiatzaren azken egunetan ospatutako jaitxoa! Bertan ere Deustuko Kantagintzak bere agerraldia egin zuen kantuan arituz eta jaia girotuz, txalapartariak, zanpantzarrak, azoka eta abar jarduerekin batera!                             ARGAZKI GEHIAGO HEMEN



Joan den larunbatean, urriaren 2an, Gernikan bizi izan zena garai bateko Euskal-jai erraldoien itxura guztia izan zuen: jendetza, jendearen jantziak, giroa eta parte hartzea. Baina, guri dagokigunez, berriz ere, Euskal Herriko Kantagintza taldeen bilgunea izan zela da berria. Iaz ospatu genuen lehen aldiz bilkura hori, eta oraingoan, Gernikako III euskal-jaia eta kantagintzaren bigarrena zen Gernikan egiten zena. Aurtengoak  iazkoari gaina hartu dio partaidetza eta antolakuntza aldetik, eta esango dut zergatik. Bildu ginen, iaz bezala, San Fidel ikastolako egoitzan eta han...