Patxi Trapero blogari euskaldun xelebreak, komunikatzaileoi, gure lanean onak izateko puntu klabe batzuk ematen dizkigu bere blogean. Urte askotako lizentziatura bat eskuetan edukitzea nahikoa ez dela dio, ezta hizlari ona izatea ere. Gauza asko lagungarriak direla dio. Horien artean itxura ona izatea besteak beste. Egitan behar dena, bere ustetan, pasioa da, informatzeko bizitasuna. Bere ustetan, Estitxu Fernandez EITB-ko aurkezleak, ezaugarri hauek betetzen ditu. Fernandez, adibide on bezala aurkezten du, izan ere, berarentzat nafarra informatzaile on bat izateaz gain, bere aldet...