«Eremu publikoa eta ondoan diren mugak ez direla errespetatzen» salatu dute Udalean eta Eusko Jaurlaritzan. Busturiko Auzoarteko Herri Kandidaturak, Axpe auzoko 22. zenbakian etxebizitzak egiten ari den enpresaren aurkako salaketa aurkeztu du Udalean eta baita Eusko Jaurlaritzaren Errepideen sailean. Hain zuzen, obra horiek legez kanpokoak direla salatu dute. Ainhoa Barrena eta Iñigo Serna Auzoarteko zinegotziek, «etxebizitza berri horiek eraikitzean eremu publikoa eta ondoan diren mugak errespetatzen ez direla» adierazi dute. Auzoarteko kideen arabera, «batetik, eremu publikokoa den hiru...