Aspaldi ez genuen elebitasun orekatua hain nabarmen entzuten, hizkuntza politikarako arduradunen ahoetatik. Eta egia esan orain dela 25 urte erabiltzen zen diskurtsoa ekarri dit gogora. Oinarrian ondokoa azpimarratzen dute hitz joko horrekin: euskarak bidea egin behar duela baina erdara zapaldu gabe.Baina zer litzateke benetako elebitasun orekatu bat? (Nahiz eta jakin inoiz ez dela bi hizkuntzen arteko oreka egoten, indartsuenak beti jaten duela bestea). Nik uste oreka litzatekeela bi hizkuntzetan hizkuntza eskubideak bermatuak liratekeen egoera bat. Hizkuntza bataz zein besteaz lasai ederr...