Orain hilabete batzuk laneko emailean jaso nuen Rusia hotzeko amodio gutun bat erakutsi nizuen (Oraindik ez ditut Rusiako familiarrak bisitatu…). Hala ere, ziur nintzen Olesyaren amodioa benetakoa zena eta dirua aurrezten ari nintzen bere bila joan ahal izateko (bere emailera bidalitako gutunak errebotatuta iristen zaizkit..). Kontua da, gaur bertan beste amodio gutun bat jaso dudala Rusia hotzetik (ez dakit zergatik baina han inguruko neskei ni bezalako mutilak asko gustatzen zaizkie…). Asko maite nuen Olesya baina, gutuna irakurri, eta zer nahi duzue ba esatea… Hau askoz hobea dago!...