Isilekoak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-03-06 07:41

Gaurkoa labur joango da. Ez gara mugituko perpaus koordinatuetako elementuen elipsitik.Etxean euskara ikasi eta [euskaraz] egiten duten umeek beste era bateko lanak egin beharko dituzte.Esaldi herrena da hori. Bi aukera daude okerrekoa artezteko: a) osagaia (euskaraz) esplizitatzea; b) bigarren aditza (egin) aldatzea.a. Etxean euskara ikasi eta euskaraz egiten duten umeek beste era bateko lanak egin beharko dituzte.b. Etxean euskara ikasi eta erabiltzen duten umeek beste era bateko lanak egin beharko dituzte.


8. Paragrafoa testuaren unitate gisa erabili: paragrafo bat, gai batParagrafoa idatzi ondoren, hura banatzea onuragarri den aztertu.Gaiak paragrafoka banatzearen helburua agerikoa da: irakurleari laguntzea. Paragrafo bakoitzaren hasiera seinale bat da, gaiaren garapeneko beste urrats bat adierazten duena.Eleberrigintzan, esaterako, bilakaera handia izan du paragrafoen antolaerak. Flaubert-ek, esaterako, bere lanen azken edizioetan batu egin zituen paragrafoak, eleberrigintza antzerkigintzatik urruntzeko asmoz. Kontzientziaren isuriaren estreinako zantzuak izango ziren haiek.*** Letra etzane...


5. Perpaus beregainak ez lotu komen bidezBi perpausek edo gehiagok, gramatikalki osoak izanik eta juntagailuen bidez loturik egon gabe, esaldi konposatu bat osatu behar badute, puntu eta koma da puntuazio-marka egokiena.Stevensonen eleberriak entretenigarriak dira; abentura zirraragarriz beterik daude.Ia bost eta erdiak dira; ezin gara hirira heldu ilundu aurretik.Bi adibide horietan, jakina, puntuak erabil daitezke puntu eta komen ordez.Juntagailu edo menderagailurik sartuz gero, berriz, koma da marka egokia.Stevensonen eleberriak entretenigarriak dira, zeren eta abentura zirraragarriz bet...